Gidabaimena euskaraz ateratzea sarituko du Udalak

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko maiatzaren 19a

Udaleko euskara zerbitzuak 350 euroko diru laguntza zozkatuko ditu azterketa teorikoa euskaraz egiten duten herritarren artean.

Gidabaimeneko azterketa euskaraz egitera animatzeko kanpaina berria egingo du udalak. Gidabaimena doan lortu dezakezu da kanpainaren izena eta udaleko euskara zerbitzuak 350 euroko diru laguntza zozkatuko ditu azterketa teorikoa euskaraz egiten duten herritarren artean. Herritarrek gidabaimeneko azterketa euskaraz egin dezaten animatzeko esku-orriak banatuko dira bi autoeskola horietan eta herriko ikastetxeetan.

Azterketa prestatzeko liburu eta testak euskaratuta daude eta material hori eskuragarri dago herriko autoeskoletan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak