Bailarako erosketa bonoak salgai, gaurtik

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko mai. 19a, 10:28
25 euroko balioa duten bonoak 20 eurotan salduko dituzte udal bulegoetangaurtik maiatzaren 30era, bukatu arte, 10:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 17:00etara. Herritar bakoitzak bono bakarra eskuratu ahal izango du eta hori ziurtatzeko nortasun agiria erakutsi beharko du.

Debagoieneko denda eta komertzioetan erosketak egiteko bono bereziak eros daitezke gaurtik, astelehena, aurrera. 25 euroko balioa duten bonoak dira eta  20 euroren truke eskuratzeko aukera emango zaie debagoiendarrei. Baita oñatiarrei ere. 

Ekainean erabiltzeko

Herriko merkatari txikiei laguntzeko Debagoieneko Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarrekin egin duten promozio kanpainaren barruan sartzen dira bono berezi hauek. Debagoienerako 2.000 atera dituzte eta horietako 300 ekarriko dituzte Oñatira.

Bono horiek udal bulegoetan egongo dira salgai gaurtik maiatzaren 30era, bukatu arte, 10:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 17:00etara. Herritar bakoitzak bono bakarra eskuratu ahal izango du eta hori ziurtatzeko nortasun agiria erakutsi beharko du. Bono hori kanpainarekin bat egin duen bailarako edozein denda edo komertziotan erabili ahal izango du datorren hilean, ekainaren 1etik 30era bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak