Laugarren geratu Izarraitz-Aloña Seniorren Igoerako finalean

Jon Berezibar 2014ko mai. 18a, 20:54
Bai zapatukoan zein domekakoan, bi partiduetan, azkenean kale egin du Aloñak baina igoerarako aukerak oraindik ere badaude Euskadiko Txapelketako igoerek eraginda lekua egon daitekeelako.

Irunen aurkako partidua "oso gaitza" izan zela aitortzen du Rafa Zulueta entrenatzaileak nahiz eta irundarrak urduri aterako zirelako esperantzarekin egon. Maldan gorako bidean partidua hasi eta bostgarren minutura hasi ziren aurkariek abantaila hartuta. 12. minutuan 2 kanporatze-zigor eta gero, abantaila are handiagoa hartu zuen arerioak. Bigarren zatia ez zuten errazago izan Irungo Gaztiaken jarrera zanpatzailearen aurrean. Finaleko lehen neurketa 40-25 amaitu zuten oñatiarrek, galtzen. Domeka goizean Ordizia izan zuten aurrean baina arerio aldaketarekin zortea ez zitzaien itzuli Izarraitz-Aloñakoei. Ordiziarren aurrean 34-29, askoz ere alde txikiagoarekin, galdu zuten atzokoan, finaleko laugarren postuaren etxera itzuliz. Hala ere, goiko mailan egon diren igoerengatik Aloñak oraindik mailaz igotzeko aukera izan dezake eta beste hiruekin Euskadiko txapelketara igo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak