Delibes Valladoliden (Espainia) jaio zen eta Tolosara etorri da hango Naturaldia jardunaldietan parte hartzera. Izan ere, 25. urteurrena bete du jardunaldi horrek aurten, eta parte hartu duten son handiko hizlarietako batzuk gonbidatu dituzte ospakizunerako. Bihar, egubakoitza, izango da hitzaldi hori eta zapatuan, antolatzaileen eskaintzari esker, Oñatin izango da.