Berdintasunaren alde korrika Oñatiko kaleetan

Ane Elordi 2014ko mai. 13a, 16:30

Maiatzaren 16an, ostiralean, egingo da Berdintxiketan lasterketa Oñatin. Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak antolatzen duen laugarren edizioa da aurtengoa.

Berdintasunaren aldeko herri lasterketa da Berdintxiketan, eta antolatzaileek ekimenaren bitartez sustatu nahi dute emakumeek kirola egitea, lehiaketetatik harago kirola egiteko beste modu batzuk aldarrikatuta.

Oñatiko Enpresagintza Fakultatetik abiatuko dira korrikalariak 19:30ean, eta Foruen Enparantza izango dute helmuga. Bost kilometroko ibilbidea izango da, eta bikote mistoetan zein bakarka parte hartu daiteke. Sari banaketan lehendabiziko hiru bikote mistoak sarituko dira.

Lasterketan parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman dezakete izena, baita helbide honetan ere: http://sites.google.com/a/mondragon.edu/berdintxiketan/home

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak