Liztor beltzari aurre egin diote Debagoienean

Ane Elordi 2014ko mai. 13a, 13:01

Aretxabaletan eta Oñatin liztor beltzen habi primarioak kendu dituzte, zailtasun eta arrisku berezirik gabe. Eguraldi aldaketaren eta beste zenbait faktoren ondorioz, intsektu horiek gutxituz doaz.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Suhiltzaileek esperientzia handia dute arlo horretan, hiru urte daramatzate liztor beltzari aurre egiten. Izan ere, aurreko urteetan hainbat interbentzio egin behar izan dituzte: 2012an ia 700 esku hartze egin zituzten liztor beltzek eragindako arazoekin lotuta, eta 2013an 255 irteera izan ziren.

Beraz, Gipuzkoako Suhiltzaileek gertutik ezagutzen dituzte liztor beltzek eragindako kalteak. Hori dela eta,  Salamankan egingo diren XIV: Suhiltzaileen Nazioarteko Jardunaldietan hartuko dute parte, astelehenetik ostiralera bitartean. Bertan, liztor beltzaren mehatxuari buruz jardungo dira, eta horri aurre egiteko teknikak azalduko dituzte.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak