22 kirol eskaintza ezberdin 16 urte arteko gaztetxoendako

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko mai. 12a, 12:46

Umeak patinetan
Lau urtetik 16 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzendutako 22 kirol eskaintza ezberdin jasotzen ditu aurtengo udal kirol kanpainak. Lau txandatan antolatu dituzte. Gaur eta bihar dira izenemateak, eta eguenean, zozketa.

Lau urtetik 16 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzendutako 22 kirol eskaintza ezberdin jasotzen ditu aurtengo udal kirol kanpainak. Lau txandatan antolatu dituzte, ekainaren 30ean hasi eta abuztuaren 29ra bitartean. Nagusiagoendako ere badago eskaintzarik.

Datorren astean

Aurreko urteetan egin ohi den moduan, aurten ere aurretik eman behar da izena gustukoa den kirol eskaintzan. Izena eman ostean, zozketa egingo da eta ondoren, kirol hori egin ahal izateko izenematea eta ordainketa egin beharko da. Hala, datorren astelehena, martitzena eta eguaztena dira apuntatzeko egunak. Eguenean, maiatzak 15, zozketa egingo da eta 19tik 23ra, izenematea eta eskaintza horri dagokion zenbatekoa ordaindu beharko dira. Ordainketari dagokionez, bi tarifa ezberdin daude: bata kiroldegiko bazkide direnendako, eta bestea, ez bazkideendako.

Bi hilabete

Lehenengo txanda ekainaren 30etik uztailaren 11ra izango da; bigarrena, uztailaren 11tik 28ra; hirugarrena, abuztuaren 1etik 14ra eta laugarrena, abuztuaren 19tik 29ra. Norberak aukera ditzake egin gura dituen kirolak eta txandak. "Normalean urtean zehar egiten ez diren kirolek izaten dute eskaera handiena. Esaterako, erraketarekin egiten direnak, patinajeak eta natur ingurukoak", adierazi du Oskar Carrasacalek, Udaleko kirol teknikariak.

Begiraleak behar dira

Udako kirol eskaintza hau gauzatzeko, baina, begiraleak ere behar dituzte. Eta dagoeneko zabalik dago horiek kontratatzeko izenematea. Udal webgunean dago informazio guztia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak