Euskadi mailara igo ahal izateko azken aukera du Izarraitz-Aloña Mendi eskubaloi taldeak. Bizkaiko Gaztelueta taldearen aurka jokatuko du domeka eguerdian, 12:15ean, Zubikoan, eta irabaztera derrigortuta dago Euskadi mailara igotzeko.
Maila horretara zein taldek igoko duten, baina, hurrengo asteburuan erabakiko da. Izan ere, igoera fasea jokatzen hasi diren sei taldetatik lauk jokatuko dituzte goiko maila horretako bi postuak. Hala, datorren zapatuan finalerdiak jokatuko dituzte eta domekan, finala. Final hori jokatuko duten bi taldeak igoko dira Euskadi mailara. Partidu horiek guztiak Irunen jokatuko dituzte, lehen postuan talde hori dagoelako eta berak erabaki dezakeelako azken partiduak non jokatu.
Orain arte, igoera faseko lau partidu jokatu ditu Rafa Zuluetaren taldeak. Lehen biak eta laugarrena galdu egin zituen eta hirugarrena irabazi. Domekan bosgarrena jokatuko du.