Komunikabideen gaia lantzen dihardute ikastolan eta horren aitzakian, gure komunikabideak bertatik bertara ezagutzera etorri dira. Paperaren gaineko azalpenak maketatzailearen eskutik jaso dituzte. Telebistako platoan zenbat saio grabatzen ditugun ikusi dute teknikari baten laguntzarekin.
Bestalde, Goiena.net atariaren gaurkotasuna ikusi dute, eta bereziki gustatu zaie, Zorion Agurren tartea.