MUk eta Teamlabs-ek Bartzelonara eraman dute LEINN programa

Miren Mujika 2014ko mai. 8a, 18:44

LEINN graduko ikasleak bilera batean.
LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) gradu ofizialak ‘egiten ikastean’ oinarritutako eta Finlandian arrakastaz garatutako metodologia iraultzaile bat darabil. Metodologia horrek ikasgelatik kanpora ateratzen du irakaskuntza, eta Mondragon Unibertsitateak eta Teamlabs-ek inportatu dute Espainiara.

Mondragon Unibertsitateak eta Teamlabs-ek Madrilen ematen duten LEINN gradu ofizialak 5 ‘ikasle-belaunaldi’ ditu dagoeneko. Ikasle horiek, nolanahi ere, 24 enpresa sortu dituzte, eta 1,5 milioi euro fakturatu.

Teamlabs-ek Masteryourself aurkeztu du, hots, “graduondo” kontzeptua goitik behera berritu duen proposamena, hori ere Finlandiako metodologian oinarritua.

LEINN gradua: "egiten ikastea"

LEINN gradua 2009. urtean sortu zen Espainian (Europan, titulu hori Finlandian eta Amsterdamen baino ez dago, eta, azken kasu horretan ere, Mondragon Unibertsitatearen eskutik). Bolognako esparruko Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruan homologatuta dago, eta ekintzailetza ikasteko aukera ematen duen Espainiako gradu bakarra da.

LEINN graduak egungo gizartearen erronkarik handienetako bati egon behar dio aurre, hots, XXI. mendeko pertsonen, enpresen eta gizartearen premiei erantzuteko hezteari. Hori lortzeko, unibertsitate-ikasketak egiteko metodologiaren goitik beherako aldaketa batean oinarritu du bere estrategia. Estrategia horrek hiru ardatz ditu: egiten ikastea (ikasleek sortutako enpresak ikasteko tresnak izango dira, eta proiektu errealak egin ahal izango dira bertan), taldean ekitea, eta nazioarteko ikaskuntza-bidaiak egitea hainbat enpresa-kulturatara (hala nola Silicon Valley-ra, Txinara edo Indiara).

LEINN Mondragon Unibertsitatearen gradu-titulu ofizial bat da, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruan aintzatetsi duena.

MasterYourself: XXI. mendeko profesionalentzako graduondoa

MasterYourself-ek, bestalde, Teamlabsek LEINN gradu ofiziala sustatzen duen enpresa gisa duen esperientzia baliatu du profesionalei tresna hori helarazteko. MasterYourself Impact Hub Madrid espazioan estreinatuko da hilabete honetan, eta Bartzelonako MOB espazioan irailean. MasterYourself-ekin, unibertsitate ondoko hezkuntza irauli, eta lankidetzara irekita egongo den klase profesional proaktibo eta sortzaile bat sendotzen lagundu nahi du Teamlabsek.

LEINN graduaren kasuan bezala, esperientzia praktikoa, masterraren  urtean diseinatzen eta gauzatzen diren proiektuen inguruko talde-lana eta ikaskuntza-bidaiak dira metodologiaren ardatzak. Programaren barruan, ‘egiteari’ ematen zaio lehentasuna, teoriaren gainetik. Ibai Martinez Teamlabseko bazkidea eta LEINN esperientziaren adibide bizia da (gradua ikasi zuen), eta honela azaltzen du hori: “MasterYourself, LEINN bezalaxe, erakundeei balioaren ekarpena egiteko gai izango diren eta tamalez desagertzen ari diren enpleguetan jarduteko interesik ez duten profesionalak prestatzeko sortu zen. Amaitzen duzunean, proiektu erreal bat sortu eta hazi izanaren esperientzia duzu".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak