Cegasako enpresa batzordeko kideen esanetan, "orain arte baldintzak negoziatzen" ibili dira eta hainbat batzar orokor egin dituzte, enpresak baldintzak eta EREaren zergatiak azaltzeko.
EREa sei hilabeterako da eta Cegasa Taldearen zentroei modu desberdinean eragingo die, bakoitzak duen lan-kargaren arabera. Hala, Oñatiko langileei lan-jardunaren laurdena murriztuko zaie. Beste zentro batzuetan %60ko, %75eko eta, kasuren baten, %100eko murrizketa onartu da.
Zuzendaritzak egin du ERE proposamen hori eta administratzaileak ontzat eman du. Oñatin eta Gasteizen langileen gehiengoak alde bozkatu zuen. "Taldearen diru egoeraz" konturatuta daude langileak, eta horregatik bozkatu dute gehienek alde, enpresa batzordeko iturrien esanetan.