Oñatiko turismo zerbitzuen kontratazio epea ireki da

Ane Elordi 2014ko mai. 7a, 11:42
Oñatiko turismo zerbitzuez arduratuko den enpresa kontratatu nahi du Udalak. Oñatiko Garapen eta Turismo Agentzia SAren turismo zerbitzuen kudeaketa integrala kontratatzeko deialdia irekita dago. Eskaintzak aurkezteko epea apirilaren 25ean hasi eta maiatzaren 12an bukatuko da.

Eskatzaileek, gutxienez, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasketen agiria aurkeztu beharko dute, baita C1 motako gidabaimena eta euskarazko C1 gaitasun-agiria ere. Horrez gain, frantsesaren eta ingelesaren ezagutza baloratuko da, 50 orduko ikastaroak edo tituluen agiriak aurkeztuta. Kontratuaren prezioa urteko 97.000 euro izango da, BEZ-a kanpo. Prozedura ireki bidez esleituko da zerbitzua; kontratuaren iraupena bi urtekoa izango da, ondoren beste bi urtez luzatzeko aukera egon daitekeen arren. Interesdunek proposamenak Oñatiko Udaleko Bulego Orokorrean aurkeztu ditzakete, goizez, 09:00etatik 14:00etara.

Hurrengo hauek dira bete beharreko gutxieneko zerbitzuak: Oñatiko Turismo Bulegoa, San Migel errota eta Arrikrutz kobak kudeatzea. Gune horiez arduratzeaz gain, bisitariei informazioa eskaini eta gidaritza lanak ere bere gain hartuko ditu enpresak. Gainera, Oñatiko turismoa sustatzeko lan egingo du, eta herriko nahiz eskualde mailako liburuxka eta gidak banatzeko ardura izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak