Euskal Herriko Txapelketa izango da proba, eta Koparako baliagarria ere bai. Horrek puntako atletak erakarri ditu probara, esaterako, Agusti Roc –Kilometro Bertikalean Munduko eta Europako txapelketak irabazitakoa–, Iñigo Lariz –Espainiako txapeldun iaz– eta Ionut Zinca –modalitate eta distantzia desberdinetan palmares ikusgarria duena.
Korrikalariek 2,7 kilometrotan 720 metroko desnibela gainditu beharko dute, Arantzazutik Buetraitzera arte. Sariak domekan, 13:30ean, banatuko dituzte Oñatiko Foruen Enparantzan.
Informazio gehiago eta egitarau osoa, hemen.