








Bizkaian ere bai
Bizkaian ere izan dira erasoak bart: Durangon, Erandion eta Leioan. Zenbait banketxeren kutxazain automatikoak erre egin dituzte eta kristalak hautsi; eta kasuren baten, mazo batekin erasotu dituzte kutxazain automatiko eta kristalak. Maiatzaren Lehenari erreferentzia egiten dieten pintaketak ere agertu dira non edo non.
