Urte luzez egindako lanari esker ona

Goiatz Arana Begiristain 2014ko mai. 1a, 12:28
Omenaldia jaso dute Oñatiko Olabarrrieta auzoko sei emakumek, auzoko eliza zaintzen egiten duten lanagatik; 30 urtetik gora daramatzate zeregin horretan. Lore sorta eta plaka jaso dituzte, meza ostean, elizan bertan. Sorpresa izan da eta hunkitu egin dira.

Omenduak dira:

  • Maria Kortabarria (Etxaingua)
  • Pilar Irizar (Erretxingua)
  • Manttoni Murua (Igartuena)
  • Pepita Lazkanoiturburu (Fanpuena)
  • Maribel Elorza (Zelaibarren)
  • Felisa Aizpeurrutia (Errementarikua)

Pilota txapelketako finala

Luntxa izan dute ostean, eta II. pilota txapelketako finala segidan. Sergio Uriartek eta Ander Biainek irabazi dute neurketa, eta bigarren postuarekin konformatu behar izan dira, beraz, Jokin Leibar eta Julen Zumalde.

16 bikotek jokatu dute txapelketan. Joan den asteburuan izan ziren kanporaketak, eta gaur finala; 12 tantotara jokatu dute. Berdinduta geratu dira, ordea, eta hirugarren partidu bat jokatu behar izan dute.

Arratsaldean, mus txapelketarekin, bukatuko dira Olabarrietako jaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak