Europako hauteskundeetan bozkalekuetako mahaietan egongo diren herritarrak, aukeratuta

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko apirilaren 30a

Aukeratu dituzte maiatzaren 25ean egingo diren Europako hauteskundeetan Oñatiko bozkalekuetako mahaietan egongo diren presidente, bokal eta horien ordezkoak. Udaltzainak ari dira jakinarazpenak banatzen.

Domekan egin zuten zozketa eta udaltzainak hasi dira jakinarazpenak banatzen. Izendapena jasotzen dutenek ezintasunen bat alegatu nahi izanez gero, zazpi egun dituzte horretarako, agiria jasotzen dutenetik. Mahaietan egongo diren herritarrak aplikazio informatiko baten bidez aukeratu dira; 90 herritar, mahai bakoitzeko, bederatzi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak