Argazki kamera nola erabili irakatsiko dute

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko api. 29a, 12:33
Argazkilaritzako hastapen tailerra antolatu du Ilunpetan argazki taldeak, bigarrenez. Maitzean eta ekainean egingo da.

Ilunpetan argazki taldeak argazkigintza hastapen tailerra antolatu du, norberak etxean duen kamera nola erabiltzen den eta zein aukera dituen ikasi eta hobeto erabiltzen hasteko.

Irudien osaketa

Hala, argazkigintzaren oinarrizko kontzeptuak erakutsiko dituzte tailer horretan. Horrez gain, baina, irudien osaketari ere erreparatuko diote. Tailerraren antolatzaileen esanetan, argazkiak ateratzea ez da teknika kontua bakarrik, eta irudien konposizioa ere izango dute kontuan, beraz.

Tailerra maiatzaren 6an hasiko da eta ekainean bukatu. Martitzenetan emango dira eskolak, 18:30etik 20:00etara. Prezioa da 60 euro eta izena ematea zabalik dago. Apuntatzeko bideak hauexek dira: ilunpetanABILDUAgmail.com edo 605 75 39 66.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak