Galdetegi bat banatuko du Udalak etxeetan, kirol plana gauzatzen hasteko

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko api. 29a, 14:31
Herriko kirol elkarteekin gaur, martitzena, egingo dute bilera udal ordezkariek, plana aurkezteko eta euren ekarpen eta iritziak jasotzeko.

Udala hasi da herriko kirol plana gauzatzen. Hiru fase izango ditu eta aste honetan jarri du martxan lehenengoa. Hau da, herriko kirol eragileen eta kirolarien iritziak jasotzeko fasea. 

Maiatzaren 5etik

Iritzi horiek jakiteko, gaur, martitzena, bilera egingo dute herriko kirol eragileek eta udal ordezkariek. Ikastetxeak, kirol elkarteak eta kirol taldeak daude deituta bilera horretara, eta 19:00etan egingo dute osoko bilkuren aretoan. Kirol planak zer helburu dituen eta Udalaren asmoak zeintzuk diren azaltzea batetik, eta kirol eragileen iritziak eta ekarpenak jasotzea, bestetik, izango dira bilera horren helburuak.

Baina kirola egiten duten norbanakoen iritziak eta ekarpenak ere jaso gura ditu Udalak. Horretarako, galdetegi bat banatuko du etxez-etxe. Kirolaren inguruko 20 galdera izango ditu eta 16 urtetik gorako herritarrendako dago prestatuta. Gaur, apirilak 29, hasiko dira banatzen eta maiatzaren 5etik ekainaren 20ra arteko epea egongo da erantzuteko. Udaletxean, Zubikoan, kultura etxean, Pake Lekun eta Eteon jarriko dituzte galdetegiak jasotzeko postontziak. 12 eta 16 urteko gaztetxoendako beste galdetegi bat egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak