Hala, Ejeako kantu lehiaketako sari guztiak eskuratu dituzte. Ejeako kantu lehiaketa urteko hitzordu garrantzitsu horietako bat da, eta aurtengoa are bereziagoa izan da. Bertan lehiatzen ziren taldeek, aurreko urtean sari garrantzitsu bat lortutako taldeak zirelako.
"Pozik" egindako lanarekin
"Folklore mailan ongi aritu ginen, baina polifonian bikain egin dugu", azaldu du zuzendariak oso pozik. Hala ere, epaileak sailkapenaren berri eman arte, kantariak urduri zeuden: "Lehiaketaren maila izugarria izan da, eta entzuleen artean askotariko iritziak zeuden", argitu du Biainek.
Ospakizunak motza beharko du izan, uztailean Ganbarako kideak Torreviejako Habanera lehiaketara joango dira-eta.