Oñatiko bederatzi taldek grabatutako diskoa da Oñati 3izirik eta horietako bost izango dira, bihar Olabarrietan: Buru hilketa; Gomiztegiko artzainak; BENEH; Zuen azkena; eta Obstrucción nasal.
Diskoan parte hartu duten talde horiek guztiak dira hasi berri samarrak edo behintzat emanaldi asko egin gabekoak. Lehen kontzertua martxoan eman zuten Antixenan diskoa aurkeztu zutenean, eta bihar birari ekingo diote.