Londoneko lantegiak beste sei langile izango ditu urtea bukatu baino lehen, eta 2015ko jardunaldia itxi orduko, 56 izango ditu. 12.000 tonako kapazitatea dute instalazioek eta horien erdiak erabiliko dira lehenengo bi urteetan.
Kanadako Toronto probintzian bigarren bulego komertziala ireki zuen berriki Natrak. Bulego hori kontsumorako produktu dibisiokoa da eta 11 langile ditu. AEBetan, San Diegon dauka beste bat, kakaoaren eratorrietan espezializatua.
Lantegi berrian askotariko produktuak egingo dira, eta ogian igurzteko hur eta kakaozko produktuak ekoizten hasiko da. Kontratu gehiago egiten dituen neurrian, beste kategoria batzuk ekoizten hasiko da Natra Londonen. Natraren lerro estrategiko bat banatzaile-markarako ekoiztea da, eta txokolate-enpresa garrantzitsuenetariko batzuendako produzitzen hasi da, eta bezero berriak espero ditu laster, Kanadan, AEBetan eta Mexikon.
Amerika, merkatu handiena izateko bidean
Mikel Beitiak esan duenez, Ameriketan ekoizpena eta ordezkaritza komertziala indartuz, 2015erako Natraren salmenten %115 Ameriketan egitea da aurreikuspena. 2013an, 329,2 milioi euroko negozio-bolumena izan zuen Natrak, eta horietatik %10 Ameriketako merkatutik etorri ziren.