Saskibaloi kanpusa egingo du Aloña Mendik egubakoitza bitartean

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko api. 23a, 09:26
Saskibaloian egiteko aukera izango dute gaztetxoek Pazko Astean
Saskibaloia ardatz hartuta, hainbat jolas, lehiaketa, txapelketa eta lagunarteko partiduak jokatuko dituzte. Gaurtik, eguaztena, egubakoitzera (16:00-17:30) Zubikoako kantxa urdinean egingo dituzte jarduera guztiak. Izen ematea doan da. Zapatuan, gainera, egun guztian zehar, saskibaloia kalera aterako du zuzendaritza sailak.

Aloña Mendiko saskibaloi sailak, herriko gaztetxoei zuzendutako hainbat jarduera antolatuko ditu Pazko Asterako. Saskibaloi eskolako neska-mutikoez gain, 2000 eta 2005 urte bitartean jaiotako herriko neska mutiko guztiei zabaldutako kanpus bat izango dela jakinarazi dute zuzendaritza saileko arduradunek.

Zubikoako kantxa urdinean izango da, 16:00etatik 17:30era.

Saskibaloi Eguna

Zapatuan, berriz, Saskibaloi Eguna egingo dute Foruen plazan. Bi saski jarriko dituzte eta bertan jolasak, 3x3 txapelketa motzak, jaurtiketa lehiaketak... egingo dira. Egitaraua osatuz, eguerdi eta arratsaldean, saiheski dastaketa ere egongo da. Egun guztian zehar, saileko babesleek emandako hainbat opari ere banatuko dituzte joaten diren guztien artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak