Olabarrietako jaiak egubakoitzean hasiko dira

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko api. 24a, 17:03
Bi zatitan ospatuko dituzte jaiak aurten: egubakoitzetik domekara bitartean, eta hurrengo eguazten eta eguenean. Rock kontzertua, pilota txapelketa, umeendako jolasak eta erromeria antolatu dituzte, besteak beste. Autobusa egongo da.

Egubakoitzean 20:00etan botako dute jaiei hasiera emango dien etxafuegoa eta 20:30ean Oñati 3zirik taldeen kontzertua hasiko da. Zapatuan umeendako jolasak eta auzo afaria egingo dituzte. Domekan, berriz, Oñatz dantza taldearen ikuskizuna eta herri kirolen erakustaldia.

Apirilaren 30ean erromeria egongo da Miren, Agur eta Oier taldearekin eta maiatzak 1ean pilota txapelketako finala jokatuko dute auzoko elizpeko frontoian 12:00etan.

Egitarau osoa, baina, agendan duzue.

Autobusa doan

Apirilaren 25ean, egubakoitza, eta apirilaren 30ean, eguaztena, autobusa egongo da Txaketua aurretik Olabarrietara joateko. 20:00etatik 0:30era arte egongo da, orduro. Doan izango da eta geldiunea izango du Olakua auzoan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak