Hondakinen bilketan aldaketak egongo dira Aste Santuko egunetan

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko api. 16a, 09:55
Dendariek zapatuan, hilak 19, atera beharko dituzte paper eta kartoiak. Industrialdeetako aldaketak lantegi eta tailerrei jakinarazi zaizkie. Herritarren gaueko hondakin bilketa zerbitzuan ez da aldaketarik emango.

Aste Santuko egunetan aldaketak egongo dira hondakinen bilketa zerbitzuan. Hauexek dira aldaketak:

  • Dendariendako bilketa guztien egutegi /ordutegia mantenduko da, apirilak 18, egubakoitza, eta 21, astelehena, goizeko kartoi komertzialaren bilketa izan ezik. Hori horrela, zapatu goizean, apirilak 19, kartoiaren bilketa berezi bat egongo da komertzioentzat. (Egun horretan organikako sortzaile handien ohiko bilketa ere egongo da).
  • Herritarren gaueko hondakin bilketa zerbitzuan ez da aldaketarik emango.
  • Industrian, apirilak 17-18 eta 21ean, egun horiei dagokion hondakin bilketa zerbitzurik ez da emango. Hala ere, apirilak 16, asteazkena, ontzi arinekin batera organikoaren bilketa berezia egingo da industrialdean. Dena den, zerbitzu berezi hori erabiltzea aurreikusten duenak posta edo telefono bidez aurrez jakinarazi beharko du.
  • Apirilaren 17-ian ez da Garbigune Ibiltaririk egongo. (hurrengoa maiatzaren 15-a izango da)
  • Etxeetako hondakin handiak ez dira apirilaren 18-an jaso, apirilak 16, eguaztena, batuko dira (aurrez, 943711938 telefonora deitu)

Informazio bulegoa

Edozein zalantza izanez gero, informazio bulegora deitu eta galdetu daiteke. Hauxe helbide, telefono eta ordutegiak: Astelehena eta eguaztena: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Martitzen, eguen eta egubakoitzak: 10:00etatik 14:00etarta. Tlf: 943 25 01 45. Posta: atezateABILDUAdebagoiena.com

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak