Arantzazu Gaur Fundazioak umeendako pintura tailerra antolatu du zapaturako. 'Eulate, argi handi bat!' izena du tailer horrek eta Xabier Alvarez Eulate artista frantziskotarraren lana ezagutzera eta esperimentatzera izango du helburu.
Bi zati izango ditu tailerrak. Lehenengo, santutegian dagoen erakusketa bisitatuko dute eta Eulatek egindako hainbat lan proiektatuko dituzten. Horren ostean, Gandiaga topagunera joango dira eta hango galerian Eulateren lana egiteko modua ezagutuko dute. Horretarako, oleoak margotu dituzte eta beirateak ere sortuko dituzte, material ezberdinak erabiliz.
Apirilaren 26an
Pintura tailerra sei eta 11 urte bitarteko umeendako izango da, apirilaren 26an. Izenematea hiru euro da eta apuntatzeko bideak, hauexek: 943 71 65 75 edo arantzazugaur@arantzazu.org. Hurrengo pintura tailerra datorren ekainaren 21ean egingo dute, Arantzazun.