'Batzuen artean, zenbait poeta katalan' antologia kaleratzear du Gerardo Markuletak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko api. 11a, 15:22
Gerardo Markuletak 'Batzuen artean, zenbait poeta katalan' antologia kaleratzear du
1997an Elkarrekin argitaratu zuen Kataluniako poeten antologia gaurkotu du eta inprentan du, hilabete amaieran argitaratzeko asmoz. Urrezko Bilduma berrirako, aurrez kaleratutakoari euskarazko moldaketak egin dizkio, poema berri bat gehitu eta hitzaurre berria ere egin dio.

Bederatzi poeten lanak ditu bilduta, honakoak: Josep Carner, Carles Riba, J. V. Foix, Joan Salvat Papasseit, Pere Quart, Salvador Espriu, Joan Vinyoli, Gabriel Ferrater eta Vincent Andrés Estellés. "Bakoitzaren bederatzina poema ele bitan, jatorrizko katalanezkoa, eta euskarazko bertsioa daude. Poemak aukeratzerakoan, laburraren eta argitasunaren alde egin nuen, euskaraz testu gozagarria sortzeko aukera emango zuten poemen alde. Berba bitan, irakurlearen alde" azaldu du Markuletak eta zera gaineratu du: "XX. mendekoak dira guztiak, baina askotariko estilo eta gaien erakusleak: klasizistak eta abanguardistak, herriarekin eta kulturarekin konprometituak, berritzaileak...".

Antologia, poesia irakurle hasi-berriendako aproposa dela dio itzultzaileak: "Poesia zaila eta ulertezina dela burutik kentzeko egokia da oso. Batez ere, baina, katalan hizkuntza, literatura eta herria, maite dutenei gomendatuko nieke".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak