Kirol arloko ohiko kanpoko jarduerak antolatzeko diru laguntzak eska daitezke

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko apirilaren 12a

Oñatiko udalak 13.000 euro banatuko ditu kirol arloko ohizko kanpoko jarduerak antolatzeko. Bete beharreko eskaria eta araudia Zubikoako sarreran edo udal webgunean kontsultatu daiteke eta eskaerak udaletxean aurkeztu behar dira. Horretarako azken eguna apirilak 22, martitzena, da.

Diruz lagunduko diren kirol jardueren helburua, izan jolasak edo lehia izaerakoak, kirola sustatzea izan behar da, ez dute irabazi asmorik izango eta interes orokorrekoak izan beharko dute. Eskatzaileak, kirol elkarte nahiz entitate juridikorik ez duten taldea eta partikularrak izan daitezke baldin eta egoitza Oñatin badute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak