Hezkuntzaren aldeko astea ospatu dute Elkar Hezin

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko api. 12a, 10:20

Hezkuntzaren aldeko munduko ekintza astea ospatu dute Elkar Hezin. Hala, DBHko maila ezberdinetan ekintzak anitzak egin dituzte.

Gaitasunak batu ditzagun hezkuntza inklusiboa jasoteko eskubidearen alde izan da astearen leloa eta besteak beste, 2015erako helburuak jarri dituzte:

  • Lehen haurtzaroko hezkuntza integrala hedatzea eta hobetzea
  • 2015erako haur guztiek doako eta derrigorrezko oinarrizko Lehen Hezkuntza eskuratu ahal izateaz eta hura amaitzeaz arduratzea
  • Gazte eta heldu guztien ikasketa-beharrei erantzuten zaiela bermatzea, bizitza aktiborako prestatzeko programen bidez
  • 2015erako, alfabetatutako helduen kopurua %50 handitzea, batez ere, emakume alfabetatuena
  • 2015erako, generoen arteko desberdintasunak ezabatzea Lehen eta Bigarren Hezkuntzan eta genero berdintasuna lortzea hezkuntzan, bereziki, neskei kalitate oneko oinarrizko hezkuntza eta errendimendu egokia izateko aukera bermatzea
  • Hezkuntzaren alde kualitatibo guztiak hobetzea, pertsona guztiek ikasketetan emaitza onak izan ditzaten, bereziki, irakurmenean, idazmenean, aritmetikan eta bizitzarako oinarrizko trebetasunetan

Egindako ekintzak

Astean zehar ekintza asko egin dituzte, horien artean:

  1. Zer da inklusioa? galdera aztertu
  2. Lorentzoren lapikoa. Adimen urritasuna duen mutiko baten istorioa kontatzen duen bideoa ikusi eta hausnarketa egin
  3. Ikaste guztiek konpromisoa hartu egunerokotasunean ahalegin bat egingo dutela inklusioa posible izan dadin eta ondoren ikastetxean jartzeko kartela egin

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak