Gose eta NX taldeek joko dute gaur gauean Oñatiko Gaztelekuan

Jon Moñux 2014ko api. 11a, 11:43

Goseren bosgarren lanaren argazki promozionala.
Kontzertua 22:30ean hasiko da eta bost euroan egongo dira sarrerak.

Orain dela zazpi urte inguru jo zuen azkenekoz Gose taldeak Oñatin. Gaur gauean, berriz, talde arrasatearraren musika saioa entzuteko aukera izango dute oñatiarrek. Hauekin batera, Iruñetik datorren NX taldeak ere kontzertua eskainiko du herriko Gaztelekuan. 

2012an aurkeztu zuen azkenengo diskoa Gosek, Gose IIIII izenekoa. Taldearen bosgarren diskoa da, eta oraingoan ere, trikitiaren trataera modernoa, punkaren jarrera eta elektronikaren ukituak nahasten jarraitzen du Ines Osinaga, Iñaki Bengoa eta  Osoron kideek osatutako talde debagoiendarrak.

Azken urteotan euskal musikagintzak emandako talderik arrakastatsuenetako bat bilakatu da Gose, eta hainbat kontzertu eskaini dituzte Euskal Herritik kanpo ere.

NX musika talde berria 

NX boskoteak, berriz, rock indartsuan oinarritutako musika dakar, baina metal doinuetatik punkera doazen soinuekin ere nahasten dituzte beraien kantuak. Itziar da taldeko abeslaria eta bereak dira ere abestien letrak. Hainbat kezka eta gogoeta azaleratzen dira musika talde nafarraren obretan, hala nola, pobrezia, kapitalismoa, emakumeak edota errespetuaren gaiak.

NX taldea berria izan arren, kideak ez dira hasiberriak musikaren munduan. Izan ere, taldekide asko Anorexia proiektuan sartuta egon dira aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak