Hitzaldiak, bidaiak eta beste Pake Lekuko junta berriaren asmoak

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko api. 11a, 11:29

Pake Lekuko zuzendaritza berriko kideak (Antton Elortza falda da)
Pake Leku erretiratuen elkarteko zuzendaritza erdia aldatu egin da eta junta berriak ilusioz hartu du erreleboa. Jose Mª Igartua da presidente berria eta Juan Pablo Pedregal ordezkoa.

Martxoaren 21ean egin zuen Pake Leku elkarteak urteko batzar orokorra eta orduan onartu zituzten zuzendaritzako kide berriak. Aste honetan, baina, martitzenean hain zuzen ere, batzarra egin zuten lehengo eta oraingo zuzendaritzako kideek eta orduan atera zuten zuzendaritza berria osatzen dutenen taldeko argazkia elkarteko terrazan.

Horrela, zuzendaritza berriko kideak dira Igartua eta Pedregalez gain: Marilu Azpiazu eta Mª Jesus Tirapu (kultura); Trini Galdos, Begoña Usandizaga, Daniel Agirre eta Amador Saiz (bidaiak); Antton Elortza eta Jesus Agirrebaltzategi (barruko kontuak); Bittor Altube eta Jesus Etxezarreta (mantenua); Inazio Palacios (diruzaina); Jose Antonio Urteaga (idazkaria).

Hitzaldiak, kultura astea, erretiratuaren astea, bingoa, txistorrada eta beste hainbat ekintza dituzte antolatuta 2014rako. Baita bidaiak ere. Hileko irteerez gain, Benidormera joango dira maiatzean, uztailean Poloniara eta irailean Portugalera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak