Autogobernuaren ponentzia eta alderdiak duen posizionamenduaz mintzatu zen nagusiki legebiltzarkidea atzo Batzokian. Estatus berriari eta erabakitzeko eskubideari dagokionez, "gehiengoak lortu" eta "inori betorik ez" ezartzearen alde hitz egin zuen Arrizabalagak. Agertutakoa "EAJnren DNAn ez ezik, hauteskunde programan argi" azaltzen dela defendatu zuen.