Batxilergoko lehenengo mailako ikasleek Ditzingenera (Alemania) bidaiatu dute, astebeteko egonaldia egiteko (apirilak 5-11). Bertako ikasleak aldiz, maiatzaren 16-23 bitartean etorriko dira Oñatira.
Esperientzia honen helburuak honakoak dira: askotariko kulturak eta ohiturak ezagutzea, elkarbizitzen ikastea eta ingelesaren erabilera baliogarria dela bermatzea, besteak beste.
Alemaniako egonaldiko programa
- Astelehena, apirilaren 7a: gaztelerako klase bat eduki zuten, zuzendariaren ongi etorriarekin batera. Jarraian mini golf saio batean hartu zuten parte, gero Stuttgarten ginkana bat jokatzeko.
- Asteartea, apirilaren 8a: Tübingenera joan ziren bisita gidatu baten bidez. Neckar ibaian txalupa batzuetan pase bat eman eta bertako unibertsitateko kafeterian bazkaldu zuten.
- Asteazkena, apirilaren 9a: Mercedez-Benz bisitatzera joango dira eta arratsaldean eskolan kirola egin dute.
- Osteguna, apirilaren 10a: Bertako Tiefenbach okindegian bretzel-ak egingo dituzte ikasleek, hau da, Alemaniako opil tipiko batzuk.
- Ostirala, apirilaren 11: 18:00etan Bilbora iritsiko dira.