Apirilaren 10ean eta 11n izango da bilera Oñatiko Lege Soziologia Nazioarteko Elkartean. Osteguneko topaketa goizez eta arratsaldez izango da. Ostiralekoa, aldiz, goizez bakarrik. Nerabeek eta haurrek jasaten dituzten abusu sexuala izango dute mintzagai, Eliza abiapuntu nagusitzat hartuta. Hala eta guztiz ere, beste hainbat erakunde aztertuko dituzte: umezurztegiak, eskolak, kirol taldeak, eta gazteen erakundeak, besteak beste.
Guztira, hogei aditu elkartuko dira Oñatiko unibertsitate zaharrean, euren herrialdeetan abusu sexualen gaia nola tratatzen den ikertzeko. Herrialde hauetatik etorriko dira adituak: Alemania, Australia, Belgika, Espainia, Ameriketako Estatu Batuak, Finlandia, Irlanda, Herbehereak, Polonia eta Erresuma Batua, hain zuzen ere.