Urtero bezala Arantzazura ibilaldia antolatu du Donostiako Elizbarrutiak, eta zapatu honetan, apirilak 12, izango da. Oñatitik abiatuko dira oinez 09:30ean, eta parte hartzaileek; bidean, ebanjelioko pasarteak eta gogoetak entzun ahal izango dituzte, ohitura duten legez.
Behin Arantzazuko Santutegira iritsita, otoitzaldia egingo dute. Amaitutakoan, autobusez itzuliko dira erromesak euren herrietara, baina Donostiako Elizbarrutitik aditzera eman dutenez, autoa Oñatin uzten dutenek ere autobusa erabili ahal izango dute bertaratzeko.