Gaur epailearen autoa sinatuko duten arren, horrek ez du esan gura erregulazio espedientea aplikatzen hasiko direnik Cegasa Taldeko fabriketan.
Izan ere, enpresako zuzendaritzak proposatutako baldintzak nagoziatzen hasi barik daude oraindik. "Behin betiko batzordea sortu behar da horretarako, eta oraindik ez da halakorik egin", azaldu dute enpresa batzordetik.
Zapatuan, bizikleta martxa
Horrekin batera, mobilizazio egutegia zehaztu dutela jakinarazi dute: oraingo asteko eguenean 13:30etik 14:30ak arte Oñatiko fabrika aurrean elkarretaratzea egingo dute. Zapatuan, berriz, bizikleta martxa egingo dute, Gasteizko Cegasaren plantatik atera eta Ama Birjina Zuriaren plazaraino. Eta hurrengo astea Aste Santu bezpera dela-eta, egueneko elkarretaratzea martitzenera pasako dute.
Bestalde, enpresa batzordetik kontatutakoaren arabera, Cegasako zuzendaritzak jakinarazi die enpresari euskaldun batek Oñatiko fabrikarekiko interesa erakutsi duela, "baina hori besterik ez digute esan; ez dakigu beste ezer", zehaztu dute.