Esperotako kontzertua eskaini zuen zapatuan Discipulos de Dionisosek. Laukote donostiarrak, azken bi hamarkadetan ezagutzera eman dituen abestien errepasoa egin zuen ordu betera iritsi ez zen kontzertuan.
Izerdiz bustitako emanaldia izan zen zapatukoa. Ikusleek erantzun beroa eman zioten DDD-k aurkeztutako kantutegiari, eta kontzertu hasieratik amaierara aspertzeko tarte txikia izan zen. Comer, Beber, Amar; Soldados del Orgasmo; Vagina Electrica; edo Latigo Rojo moduko betiko abestiak entzun ahal izan ziren Antixenan.
Las Tuerkas
Discipulosen aurretik Las Tuerkas emakumezkoen punk taldea igo zen Antixenako oholtzara. Hirukoteak, Rompiendo Kadenas bere estreinuko lana aurkezteko aprobetxatu zuen zapatu gauean egin zen jaialdia.