Unibertsitate etorbidetik saihesbidera doan aldapa, itxita

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko api. 7a, 07:52
Gaur, astelehena, itxita egongo da Unibertsitate etorbidetik saihesbiderantz irteteko aldapa. Errepidea babesten duen horma zati bat konpondu egin behar dute.

Duela egun batzuk auto batek istripua izan zuen horma joaz. Pareta zati bat ere apurtu zuen eta orain, konponketa lanak egin behar dituzte.

Ondorioz, gaur, astelehena, Unibertsitate etorbideko errotondatik gora, saihesbiderantz doan errepidea itxita egongo da. Saihesbidera irten gura duten ibilgailuek, Ibarrako irteera erabili beharko dute. Unibertsitate etorbidetik San Joan kalera doan errepidean, goranzko norabidean doana da itxiko dena.

Oraingoz errepide itxiera egun bakarrerako iragarri dute baina lanak amaituko ez balira, asteartean ere itxita izango litzatekeela adierazi du udaltzaingoak. Baina hori, lanak aurrera doazen heinean erabakiko da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak