Auzo konposta hobeto egiteko bilerak egingo dituzte aste honetan ere

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko apirilaren 7a

Auzo konposta egiten dutenekin bilerak egingo dituzte aste honetan ere. Kudeaketa hobetzeko bilerak izango dira.

Hala, bihar, martitzena, auzo konposta Zubibarri, eta Bidebarrieta guneetan egiten duten herritarrekin elkartuko dira udal ordezkariak eta informazio bulegoetako langileak. Lehen gunean 18:00etan hasiko da bilera eta bigarrenean, 19:00etan. Eguaztenean, berriz, Errekalden egingo dute, 18:00etan.

Bestalde, auzo konpostan parte hartzeko izena eman baina itxaron zerrendan dauden herritarrei asmoa berrestu gura duten galdetuko die udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak