Literaturaz gozatzeko, ekintzak hilabete osoan zehar

Irati Goitia 2014ko api. 3a, 14:25
Ana Griot ipuinak kontatzen, helduen liburutegian, atzo.
Liburuaren hilabetea da apirila liburutegian. Hala, hainbat ekintza antolatu dituzte hileko lehen egunetik azkenengora bitarte.

Horrenbestez, aste honetan ekin diote egitarauari, hilabetea hasi bezain laster. Apirilaren 1ean azalerako ipuinak izan zituzten. Besteak beste, masajeaz, abestiez eta ipuinez baliatuta, literaturaren mundura hurbildu ziren ume eta gurasoak, Saroa Bikandiren gidaritzapean.

Bestalde, atzo, Nazioarteko Haur Liburuaren Egunean, haur zein helduendako ipuin kontaketak izan ziren liburutegian. Biak ala biak oso arrakastatsuak. Gaztetxoenak gustura izan ziren Odei Arregiren ipuin lotsatiak entzuten. Ana Griottek, berriz, barre algara ugari eragin zituen nagusien artean.

Hilabetean zehar, beste hainbat ekintzaz gozatzeko aukera ere izango da, tartean, Pernan Goñiren bi saioz. Horietarako izena eman  behar da liburutegira joanda, telefonoz deituta edo mezu bat bidalita helbide elektronikoz.

Egitaraua:

  • Apirilak 8, 19:00etan: Poesia emanaldia, Pobresiak-en eskutik (helduen liburutegia)
  • Apirilak 9, 17:30ean: Marrazketa gaztea, Pernan Goñik gidatuta (haur liburutegia).
  • Apirilak 10, 20:00etan: Zine kluba ¿Que hacemos con maisie? (kultura etxea).
  • Apirilak 28, 18:00etan: Marrazketa erraza eta graphic recording tailerra, Pernan Goñiren eskutik (helduen liburutegia).
  • Apirilak 29, 18:30ean: Tertulixan saioa (helduentzat, euskaraz).
  • Apirilak 30, 18:30ean: Tertulixa saioa (helduentzat, gazteleraz).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak