Oñati eta Arantzazu lotzen dituen autobus zerbitzuak udako ordutegia du

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko apirilaren 3a

Lehen autobusa 07:30ean aterako da Oñatitik eta azkena 19:00etan Arantzazutik.

Igande eta jai egunetan Oñati eta Arantzazu lotzen dituen Cuadrabus autobus zerbitzuak udako ordutegia du hilabete honetako lehen egunetik. Hala, goizeko 07:30ean aterako da lehen autobusa Oñatitik; orduro aterako da, azkena 18:30ean izango delarik. Arantzazutik jaisteko, berriz, lehen autobusa 08:00etan izango da eta azkena 19:00etan. Bestalde, 10:30eko eta 13:15eko autobusek geldiunea egingo dute Arrikrutzen. Bidaia bakoitzak 0,70 euro balio du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak