Ekainaren 30etik uztailaren 24ra izango dira aurtengo udaleku irekiak, Txatxilipurdik antolatuta, eta izenematea zabalik dago. Egubakoitzera arte, apirilak 4, egongo da zabalik. 2004tik 2010era bitartean jaiotako neska mutikoei zuzendutako udalekuak izango dira. Matrikula da 70 euro umeko.
Eguerdian ere zaintza
Aurtengo udalekuetako berrikuntzetako bat da eguerdian ere egongo dela zaintza zerbitzua. Udalekuak 10:00etatik 13:00etara izango dira Eteon eta bi zaintza zerbitzu egongo dira: 08:30etik 10:00etara eta 13:00etatik 14:00etara. Zaintza bat aukeratuz gero, 45 euro ordaindu behar dira, eta biak behar izanez gero, 75 euro.
Begiraleak
Bestalde, apirilaren 7tik 16ra egongo da zabalik aurtengo udalekuetan begirale izateko izenematea.