IV. spinning maratoia 16:00etatik 19:00etara egingo dute, 40 minutuko lau saiotan banatuta. Batetik bestera, bost minutuko tartea izango dute parte-hartzaileek atseden hartzeko, jateko eta edateko.
Lau saio
Lehen saioa Xabier Azkaratek, Arrasaten eta Antzuolan spinning irakasle denak, eta Javi Godoyk, Legazpiko irakasleak, emango dute. Bigarrenean, Itziar Ormaetxea izango da irakaslea, 13 urteko esperientzia du ikastaroetako irakasle lanetan. Edurne Arkauz eta Laura Anda izango ditu laguntzaile lanetan.
Hirugarrenean, Asi Arregi eta Sara Perez izango dira gidariak. Lehena, Oñatiko kiroldegiko irakaslea, eta bigarrena, Zumarragako irakaslea.
Azken saioa Asier Agirrek gidatuko du. Irene Esnal izango da laguntzailea.