"Ez da lan faltagatik, atseden hartzeko ordua heldu zaigulako baizik. Pena handiarekin, hori bai!", dio hunkituta Margarik taberna uzteko arrazoiak azaltzeko. "Guretzako taberna gauza oso polita izan da, bizipoza; ez dugu inolako kexarik" gaineratzen du, eta egun berezirik gogoratzen duen galdetuta, ezin da bakarrarekin geratu: "Jaietako egunak alaiak izan dira, lanean ere gazte jendea eta giro ona egon delako. Baina egunean eguneko lana ere polita izan da, betiko bezeroekin lortutako harremana". Hori bai, bi iloba izanda, taberna utzi arren entretenimendua izango dutela dio.