Candy Industry-k urtero egiten du 100 enpresen zerrenda hori, eta 43. postuan kokatu du Mikel Beitia oñatiarrak zuzentzen duen Natra multinazionala. Iazko sailkapenean, 49. postuan zegoen, 275 milioi dolarreko salmentekin.
Aldizkari horrek hainbat ezaugarri eta datu hartzen ditu kontuan bere sailkapena egiteko. Natraren kasuan, 458 milioi dolarreko fakturazioa duela eta bere sei ekoizpen zentroetan 1.300 langile dituela esaten du Candy Industry-k.
Aldizkari espezializatuaren arabera, 100 enpresa horiek 133.000 milioi dolarreko salmentak egin zituzten 2013an, eta 17,6 eta 104 milioi dolar arteko fakturazioa izan zuten.
Sailkapen horretako lehenengo bost enpresek sortu zuten negozio-zifraren %51, eta hauek dira: Mars (iaz ere 1. postuan, AEB), Mondélez International (iaz ere 2. postuan, AEB), Nestlé (iaz 4. postuan; Suitza), Meiji (iaz 7. postuan; Japonia) eta Ferrero (iaz 6. postuan; Italia).
Bimbo, 27 postu behera
Beste izen ezagun batzuk hauek dira: Haribo (9. postuan; Alemania), Lindt (10., Suitza); Pepsico (35.; AEB); Ricola (52., Suitza); Ritter (62., Alemania); Fini (68., Espainia); Vidal (84., Espainia), edo Valor (88., Espainia).
Bimbo Taldeak (Mexiko) 27 postu galtzen ditu: iaz 3. zegoen, eta aurten, 30. boteretsuena da, Candy Industry-ren iritziz, bere salmentek izugarri behera egin ondoren: 2012an, 14.095 milioi dolar, eta iaz, 694.
Candy Industry-k ondorioztatzen duenez, 100 enpresa horietako hainbatek "parra egin dute salmentetan", baina beste batzuek "gehiago saldu dute" 2013an.