Trek taldeko txirrindulariak bihartik aurrera jokatuko diren klasikoetan izango dira, Fabian Cancellara 'Espartaco'-rentzako lanean, eta tartean izango da Markel Irizar oñatiarra. Gaur hartuko du Belgikarako bidea, Tirreno-Adriatikoko lasterketa bukatu ostean etxean egun batzuz atseden hartu eta gero.
Txirrindulari suitzarrak ez du egubakoitzera arte korrituko, baina Trek-ekoek bihar bertan emango dituzte lehen pedalkadak; iazko talde berak jardungo du Cancellara babesteko lanean, jada aski ezaguna duen ibilbidean barrena.
Irizarrek eguazten, egubakoitz eta domekako lasterketetan esku hartuko du eta lehen 160 kilometroetan egingo du lan suitzarrarentzako. Domekako etapa korritu ostean, egun batzuetarako etxera bueltatu eta Flandesko Itzulian murgilduko da gero Oñatikoa.
Bi erorketa izan ditu berriki, baina sasoi onean dagoela adierazi du, eta itxaropentsu azaldu da: "Jende talde ona dugu eta Cancellara ere topera dator".