Tertulia 19:30ean hasiko da kultura etxean eta, lehenik eta behin, liburuaren aurkezpen labur bat egindo dute, irakurritakoa freskatzen laguntzeko helburuarekin. Jarraian, han batutakoek Sisifo maite minez liburuaren irakurketa pertsonalaren berri emango dute, bakoitzari sortu dizkion sentsazioak aditzera emateko.
Horrela, iritziak trukatzeko aukera izango dute, baita hausnarketak ezagutzeko ere. Azkenik, Laura Mintegi idazleari galderak egiteko txanda iritsiko da, irakurleek dituzten zalantzak argitzeko.
Dinamizatzailea Peru Magdalena izango da eta bera arduratuko da irakurleen galderak bideratzeaz eta saioaren nondik norakoak zehazteaz. Saioa jende guztiarentzat irekia izango da eta gutxi gorabehera bi ordu iraungo duela aurreikusten dute.