Roke Azkunetik Eroskirainoko errepide zatia, itxita

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko martxoaren 24a

Arantzazuko Ama kaleko errotonda ondoan dagoen isletetako bat txikitu egin behar dute, eta errepide zati hori gaur, astelehena, eta bihar egongo da itxita ibilgailuendako.

Lanok, Aozaraza kaleko berrurbanizazio lanekin batera egiten ari dira. Astelehenean eta martitzenean, beraz, Arantzazuko Ama kaleko errotondatik Eroski edo Natrara joateko, saihesbidetik, bariantetik joan beharko dute, errotonda ondoko pasabidea itxita izango baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak