Eskuz egindako 53 panpina daude ikusgai kultura etxean

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko mar. 21a, 10:03
Erakusketan dauden panpinetako bat
Panpin begirada izeneko erakusketa dago zabalik kultura etxeko erakusketa gelan eta han, eskuz egindako 53 panpina daude. Amandrea oñatiarra zuen egileak, eta haren eta amaren oroimenez prestatu du erakusketa.

"Uraren edo freskagarrien botilak eta edukiontziak erabili ditut gorputz moduan. Pasta ere erabali dut, eta tindatutako edo opariak biltzeko paperekin egin dizkiet jantziak", dio egileak. "Eskulanak beti gustatu zaizkit eta banuen izeba bat panpina bat zuena etxeko aulki bakoitzean. Gainera, jostuna zen, tela mordoa zituen etxean, eta horrek izan du eragina nigan", gaineratu du.

Berangon bizi da bera, baina amandrea Oñatikoa zen eta bere anaia, koinata, ahizpa eta ilobak ere Oñatin bizi dira. Erakusketa, gainera, bere ama, Edurne Arzuaga, eta amandrearen, Juana Erle, omenez egin du.

Erakusketa hilaren 30era arte egongo da zabalik, egunero, 18:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak