80 bat txirrindularik hartuko dute parte biharko lasterketan

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko mar. 21a, 12:59

Herriko gaztetxoek osatutako tropelak herriko kaleak zeharkatuko ditu bihar, zapatua, arratsaldean. Eteotik Cegasara izango da ibilbidea.

Aloña Mendi txirrindularitza eskolako alebinak eta infantilak denboraldiko lehen lasterketa egingo dute. Baina, eurak bakarrik egin ordez, bederatzi eta hamar urte dituzten herriko gaztetxo guztiak gonbidatu gura dituzte lasterketan parte hartzera. Eteo eta Cegasa arteko ibilbidea izango da egin beharrekoa, eta edozein motatako bizikleta gainean egin ahal izango dute. 80 bat txirrindulari espero ditu Aloña Mendik. Lasterketa 16:15ean hasiko da, Eteotik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak