Gomendio familiaren dokumentuak garbitu eta deskribatuko dituzte

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko mar. 22a, 10:57

Fanderiako industria gunearen planoak izan daitezkeenak
Udal artxiboan gordetzen den Gomendio familiako fondoa txukundu, garbitu, eta deskribatu egingo dute aurten.

 "42 kutxetan sartuta dago fondo hori. Karlistaden inguruko agiriak, musika inpresoak, industriari buruzko dokumentuak eta kontu liburuak daude tartean, esaterako. Gai horiekin daude izendatuta, behintzat, kaxetako batzuk, eta barruko dokumentuetan datorrena jaso gura dugu. Egoera txarrean daude asko eta horregatik txukundu, garbitu, egingo ditugu lehenengo eta jasotzen dutena deskribatuko dugu gero", azaldu du udaleko artxibozainak, Izar Salaberrik.

Industriari dagokionez, adibidez, Fanderia moduan ezagutzen den gune industrialaren planoak izan daitezkeenak daude jasota fondo horretan.

Zubillagara

Gomendio familia XVI. edo XVII. mendean etorri zen Oñatira. "Zubillagara etorri ziren, hango zerrategira lanera", zehaztu du Salaberrik. Familia horren dokumentuak aztertu ondoren, familiari buruzko datu gehiago ere ezagutuko dira. Miravalees Restura enpresak egingo ditu dokumentu horien txukuntze lanak eta gero hasiko dute deskribatze lana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak